Badator Euskaraldia!
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra Gabriel Aresti euskaltegiko lankide guztiok, Euskal Herri osoko lagun askorekin batera, Euskaraldia izeneko ariketan hartuko dugu parte, eta noski, gure ikasleak ere parte hartzera animatu ditugu. Gainera, hainbat jarduera prestatu ditugu egun horietarako, haientzat zein Abando auzoan ibiltzen diren guztientzat.
Euskaltegian ahobizi izatera animatu ditugu ikasleak, egunero egiten dugun bezala, hau da, euskaraz lehen momentutik egitera eta gozatzera bultzatzen ditugu, betiere testuinguru erosoan eta behar duten laguntza emanik. Hemendik kanpo, haietako asko belarriprest eta beste hainbat ahobizi izango dira euren herri edo auzoetan. Eta denon artean, gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astindu eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatu nahi dugu. Horrela, 11 egunetan soilik ez, 365 egunetan euskaraz bizitzeko aukerak zabaltzen jarraituko dugu.
Hona hemen gure programazioa:
- Azaroaren 21ean, 23an, 24an, 27an, 28an, 30ean eta abenduaren 1ean MINTZODROMOAK Kafe Antzokian-Done Bikendin
- Azaroaren 21ean Lagun Artean Kantari Anje Duhalderekin Kafe Antzokian
- Azaroaren 23an IKASLEEN POTEOA ETA BERRIKETA 13:30ean Done Bikendin
- Azaroaren 23tik abenduaren 3ra AHOBIZIEN HERRIA Gabriel Aresti Euskaltegian (Done Bikendi 2, 4.solairua)
- Abenduaren 5ean EUSKALTEGIKO JAIA Kafe Antzokian-Done Bikendin
Abandon eman duzu izena? Jaso zure txapa gurean
Euskaraldian parte hartzeko Abandon eman baduzu izena, jaso zure txapa gurean (Done Bikendi 2, 4. solairua 48001 Bilbo), ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera 10:00-12:00 eta 17:00-19:00.