Astelehenetik ostiralera egunero bi orduko urteko ikastaroen bitartez ikasteko aukera ohikoena dugu. Honelako ikastaroak ikasturte osoan egiten dira, hau da, urriaren hasieratik ekainaren amaierara bitartean, edo trimestreka eman daiteke izena. Gabriel Aresti euskaltegiaren urteko ikastaroen eskaintza zabala eta malgua da, alde batetik, berak behar duen mailan has daitekeelako ikaslea eta, bestetik, egunean bi orduko ikastaro hauetan gehien komeni zaion ordutegia aukera dezakeelako, goizeko 8:00etatik hasi eta gaueko 10:00 arte. Halaber, goizez zein arratsaldez 2 ordu eta erdiko ikastaroak ere eskaintzen ditugu, astelehenetik ostegunera, eta ostirala, beraz, libre. Informazio gehiago gure bulegoan.

Kurtso horiez gain, egunero 4 eta 5 orduko ikastaro trinkoak eskaintzen ditugu.

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko

plus-ikastaro-trinkoak_azkarrenamintzamena