Asteko bost egunetan euskaltegira etortzerik ez dutenentzat bi edo hiru eguneko ikastaroak eskaintzen ditugu, baita egun bakarrekoak, asteburuetan.
Alde batetik, 2 orduko ikastaroak eskaintzen ditugu astean hiru egunetan c1 mailara arteko maila guztietan 20:00etatik 22:00etara, astearte, asteazken eta ostegunetan.
C2 maila prestatzeko, berriz, astearte, asteazken eta ostegunetan eskaintzen dugu ikastaroa, 18:00etatik 20:00etara.
Bestalde, 2 ordu eta erdiko ikastaroak eskaintzen ditugu astean bi egunetan C1 maila prestatzeko, astearte eta ostegunetan edo astelehen eta asteazkenetan, arratsaldez.
Halaber, asteburuetan ikasteko aukera ere eskaintzen dugu, ostiral arratsaldeetan edo larunbat goizetan, asteko 5 orduko ikastaroetan.