Zabalik dago Bilboko Udaleko euskara ikasteko 2025eko dirulaguntzen eskaera egiteko epea, apirilaren 16ra arte
Zabalik dago Bilboko Udaleko euskara ikasteko dirulaguntzen eskaera egiteko epea, apirilaren 2tik 16ra arte. Bilbon erroldatutako euskara ikasle guztiek eskatu ahalko dute Bilboko Udalaren webgunean: https://bilbaoeuskaraz.bilbao.eus/diru-laguntzak/. Onartua izateko baldintza hauek bete behar dira:
- 16 urte beteta edukitzea edo 2025ean zehar betetzea.
- Bilbon erroldatuta egotea, gutxienez, 2024ko ekainaren 1etik 2025eko ekainaren 30era arte, inolako etenik gabe.
- Euskara-ikasketak egin izana (aurrez aurrekoa/autoikaskuntza) 2024-2025 ikasturtean HABEk homologatutako euskaltegietan.
- Zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Bilboko Udalarekiko tributubetebeharrak ordainduta izatea deialdi honetako dirulaguntza emateko prozesu osoan zehar, betebeharra onartzean eta ordaintzean ere bai.
Artikulu honetan adierazitako betekizunak nahitaezkoak dira onuradun izateko. Horietakoren bat bete ezean, baztertzeko arrazoitzat hartuko da.
Deialdiaren oinarri guztiak, hemen: 2025eko deialdiaren oinarriak (2024-2025 ikasturtea)
Recent Posts




