
HABE dirulaguntzak eskatzeko bigarren epea zabalik
Irailaren 1etik azaroaren 3ra arte zabalik egongo da HABEn dirulaguntzak eskatzeko bigarren txanda. Eskaria egin ahal izango dute bigarren txanda honetan 2025eko abuztuaren 1etik urriaren 31ra bitartean maila gainditu edota maila egiaztatu duten ikasleek eta lehen txandan eskaria egiterik izan ez duten pertsonek. Diruz lagunduko dira HABEren euskararen komunikazio-gaitasun mailak egiaztatu dituzten ikasle guztiak, maila guztietan: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2.
Gainditutako edo egiaztatutako maila bakoitzeko eskari bakarra onartuko da. Eskabidea egiteko, Eusko Jaurlaritzako Egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eskaera-formularioa bete beharko da. Tramitea eta informazio guztia HABEren webgunean aurkituko duzu.