2019ko Euskara Eskura Txartela dirulaguntza uztailaren 1etik 19ra bitartean eskatu ahalko da
2019an ere Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako Foru Sailak Euskara Eskura Txartela dirulaguntza emango du. Euskara euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean ikasten duten bizkaitarrak, hau da, Bizkaian erroldatuak izan daitezke onuradun, baldin eta, 2018ko 4. ebaluazio-garaian edo 2. azterketa deialdian edo deialdi irekian, edo 2019ko ekainaren arteko ebaluazio-aldietan edo 1. azterketa-deialdian A1, A2, B1 edo B2 euskara-mailetako bat gainditu badute; hala, deskontu-bonua izango dute 2019-2020 ikasturteko matrikula egitean. Euskara Eskura Txartela pertsonala da eta onuradunak berak bakarrik erabil dezake.
2019ko uztailaren 1etik 19ra bitartean eskatu behar da, www.bizkaia.eus/euskaratxartela webean. Irailetik aurrera lortu ahalko da, www.bizkaia.eus/euskaratxartela helbidean. Egun zehatza irailean bertan zehaztuko da, ekimenaren webean.
Lau Euskara Eskura Txartel mota daude:
- A1 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditu eta egiaztatzen dutenei: gehienez 150 eurokoa izango da bonua.
- A2 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditu eta egiaztatzen dutenei: gehienez 200 eurokoa izango da bonua.
- B1 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditu eta egiaztatzen dutenei: gehienez 300 eurokoa izango da bonua.
- B2 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditu eta egiaztatzen dutenei: gehienez 400 eurokoa izango da bonua.
Informazio guztia, hemen.