PRIBATUTASUN-POLITIKA LABURBILDUTA (1. GERUZA)
ARDURADUNA
  • Txinta Kooperatiba Elkartea
+ info
HELBURUA
  • i. Kontratatutako hezkuntza zerbitzuak ematea eta eskaerak eta erosketak kudeatzea.
  • ii. Galdera eta eskabideei erantzutea.
  • iii. Gure produktu, zerbitzu eta jarduerei buruzko informazioa bidaltzea eta hedatzea.
  • iv. Hautaketa prozesuetan parte hartzea.
+info
LEGITIMAZIOA Interesdunaren onarpena. +info
JASOTZAILEAK HABE, Atoan, Mailchimp, Google. +info
ESKUBIDEAK Erabiltzaileak eskubidea du datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko, baita beste eskubide batzuk ere, informazio xehatuan azaltzen denaren arabera. + info
INFORMAZIO
GEHIGARRIA
Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta xehatua eskura dezakezu gure webgunean, lotura hauetan:

Pribatutasun-politikaren bertsioa: 2018/06/20

PRIBATUTASUN-POLITIKA ZEHAZTUA (2. GERUZA):

1. TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Txinta Kooperatiba Elkartea, egoitza Done Bikendi kalea 2, 4. solairua 48001 Bilbo helbidean duena gabrielaresti.eus webguneko erabiltzaileen eta Gabriel Aresti euskaltegiko bezeroen datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna da. Gure bezeroen segurtasuna eta pribatutasuna gordetzeko konpromisoa hartzen dugu. Txinta Kooperatiba elkartearen pribatutasun-politika guk jasotako izaera pertsonaleko datu guztiei dagokie, offline zein online jasotakoak. Horrela, gure bulegoan zein gure webguneen, gure kontrolpeko web zerbitzuen, gure aplikazioen, gure kontrolpeko sare sozial ofizialen (“Sare Sozialak”) eta posta elektroniko mezuen bidez jasotako datu pertsonalak barne hartzen ditu gure pribatutasun-politikak (webguneak, web zerbitzuek, sare sozialek eta aplikazioek osatutako multzoari “Orrialdeak” deituko diegu laburbilduta). Gabriel Aresti euskaltegiaren Orrialdeok bisitatzean onespena ematen dio erabiltzaileak Txinta Kooperatiba Elkarteari pribatutasun-politika honetan zehazten diren praktikak egiteko. Pribatutasun-politika honen xedapenak onartzen ez baduzu, mesedez, Orrialdeak ez erabiltzeko edo horien bidez izaera pertsonaleko datuak ez bidaltzeko eskatzen dizugu.

2. TRATAMENDUAREN HELBURUAK

Zure datu pertsonalak jasotzekotan, honako helburuekin jasoko dira:

  • Zuk gure formakuntza zerbitzuak kontratatzean guk eman beharreko zerbitzuak emateko edo zuk egindako erosketak bidali ahal izateko, webgunearen bidez erositako produktuen ordainketa kudeatzeko eta zuri gure bezeroarekiko arreta zerbitzua eman ahal izateko.
  • Zure espediente akademikoa kudeatzeko, azterketak egiteko, proba idatziak zein ahozkoak egiteko, HABEra ahots-laginak igortzeko, Eusko Jaurlaritzarekin, udal, foru eta estatuko administrazioekin diru-laguntzak kudeatzeko.
  • Kontratatutako zerbitzu eta produktuen fakturaziorako.
  • Zure galdera edo/eta eskaerei erantzuteko.
  • Gure enpresaren hautapen prozesuetan zure parte-hartzea kudeatzeko.
  • Hainbat harreman bide erabiliz, gure produktuak, formazio-zerbitzuak eta zure interesekoak suerta daitezkeen beste hainbat edukiren gaineko informazioa zuri helarazteko.
  • Zure parte-hartze kudeatzeko guk sustatutako lehiaketa, eskaintza, ekitaldi eta promozioetan.
  • Zuri euskara eskolak bidaltzeko edo/eta Gabriel Aresti Euskaltegiaren berripaper elektronikoa igortzeko, zerbitzu horietarako harpidetza onartu baduzu. Edozein unetan baja eman ahal izango duzu zerbitzu horretan, mezu bakoitzean datorren baja emateko funtzioa erabiliz edo [email protected] helbidera mezua bidalita. Mezua bidaltzea aukeratuz gero, bertan adierazi beharko duzu zein den baja eman nahi duzun helbide elektronikoa edo telefono zenbakia.
  • Gure jarduera eta zerbitzuen berri hedatzeko, hedabideetan webgunean edo/eta sare sozialen bidez gure ekitaldietan parte hartzen duten ikasleen irudiak zabaltzeko. Beraietan izen-abizenekin identifikatzen diren ikasleei berariazko idatzizko baimena eskatuko zaie aurretik. Edozein kasutan eta edozein unetan, beren irudiak argitaratu diren pertsonek beren irudiok ezabatzea eska dezakete mezua [email protected] helbidera idatzita. Mezuan zehaztu beharko dute zein den ezabatzea nahi duten euskarria.
  • Gure enpresa helburuetarako, adibidez, gure negozioak aztertu eta kudeatzeko, merkatu-ikerketak egiteko, produktu berriak garatzeko, erabilera-joerak identifikatzeko, gure sustapen-kanpainen eraginkortasuna zehazteko, zure esperientzia eta webguneko edukiak aurretik egin duzun nabigazioaren arabera egokitzeko, zure asebetetzea neurtzeko eta gure bezeroari arreta zerbitzua zuri emateko (gorabeherekin lotutako arazoak konpontzea barne).

3. TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA

Zure datu pertsonalen tratamendurako lege-oinarria zure onespena da. Adibidez, zuk onespena eman ahal diozu Txinta Kooperatiba Elkarteari gure zerbitzu bat kontratatzean, gure produktu bat online erostean edo gure berripaper elektronikora harpidetza egiten duzunean. Txinta Kooperatiba Elkarteak jasoko dituen datu pertsonalak zeuk guri emango dizkiguzunak dira eta normalki hauek izango dira:

  • Izen-abizenak eta kontakturako informazioa: posta helbidea, posta elektronikoa, telefono zenbakia, jaiotze-data eta erabiltzaile-izena.
  • Zure kreditu eta debitu txartelen gaineko informazioa.
  • Identifikazio elektronikorako datuak, hala nola, IP helbidea, nabigatzailearen eta gailuaren ingurukoak, zerbitzariko erregistro datuak…

Oro har eskatzen dizugu datu pertsonal sentsiblerik guri ez bidaltzeko (adibidez, zure jatorri etnikoa edo arrazari buruzkoak, zure erlijioa edo bestelako sinesmenak, zure osasunari buruzkoak, aurrekari penalei edo filiazio sindikal edo politikoari buruzkoak) eta berauek ez zabaltzeko Orrialdeen bidez edo beste edozein bide erabiliz. Normalki Txinta Kooperatiba Elkarteak ez du datu pertsonal sentsiblerik tratatuko ezohiko kasuetan izan ezik, adibidez, gure barnetegi batera joatekoa bazara eta, intolerantzia edo alergiaren bat duzulako, gure dieta aldatzeko eskatzen badiguzu.

4. DATUEN LAGAPENA

Gabriel Aresti Euskaltegia HABEk (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) homologatutako euskaltegia izanik, Ikasleek kurtsoetan izena ematean edo diru-laguntza eskabideak egitean emandako datuak HABErekin partekatuko ditu Txinta Kooperatiba Elkarteak. Eusko Jaurlaritzaren erakundea da HABE eta berarekin zure datuak partekatzea ezinbestekoa da, berau baita euskara eskolak, azterketak eta diru-laguntzak arautzeaz arduratzen den erakunde ofiziala.

Kontratatutako zerbitzua behar bezala emateko xedez, Txinta Kooperatiba elkarteak honako zerbitzuak erabiltzen ditu, datuen babeserako indarrean diren arauak betetzeko ardura hartuta daukatenak:

  • Atoan Kooperatiba Elkartea, IFK F-95608691 duena eta egoitza Done Bikendi kalea 2, 4. solairua, 48001 Bilbo helbidean duena. Enpresa honek gizarte komunikazio zerbitzuak ematen dizkio Txinta Kooperatiba Elkarteari, hala nola, berripaper elektronikoen edizioa eta bidalketa eta sare sozialen kudeaketa.
  • Mailchimp (The Rocket Science Group LLC d/b/a MailChimp), egoitza 675 Ponce de Leon Ave NE, Suite 5000 Atlanta, GA 30308 USA helbidean duena, marketing kanpainetarako zerbitzuak ematen ditu. Aipatutako konpainiaren pribatutasun-politika eta bestelako lege-alderdiak esteka honetan aurki daitezke: https://mailchimp.com/legal/privacy/ . Mailchimp-ek parte hartzen du eta bere konpromisoa egiaztatu du AEB eta Europar Batasunaren arteko Privacy Shield akordioarekin, eta konpromisoa hartu du Europar Batasuneko kide diren herrialdeetatik jasotako informazio pertsonal guztia akordio horren printzipioen arabera tratatzeko. Mailchimp-en atxikimendua Privacy Shield akordiora hemen: https://www.privacyshield.gov/participant?id=a2zt0000000TO6hAAG&status=Active
  • Google LLC, egoitza 1600 Amphitheatre Parkway, 94043, Mountain View (California), Amerikako Estatu Batuetan dituena,  hodeian konputazio zerbitzuak eta posta elektronikoko zerbitzuak ematen dituena. Aipatutako konpainiaren pribatutasun-politika eta bestelako lege-alderdiak esteka honetan aurki daitezke: https://www.google.com/intl/es/policies/privacy/ . Google-k parte hartzen du eta bere konpromisoa egiaztatu du AEB eta Europar Batasunaren arteko Privacy Shield akordioarekin, eta konpromisoa hartu du Europar Batasuneko kide diren herrialdeetatik jasotako informazio pertsonal guztia akordio horren printzipioen arabera tratatzeko. Google-ren atxikimendua Privacy Shield akordiora hemen: : https://www.privacyshield.gov/participant?id=a2zt000000001L5AAI&status=Active

Privacy Shield-i buruzko informazio gehiago dago AEBtako Merkataritza Departamenduaren webgunean, lotura hau jarraituta: https://www.privacyshield.gov/welcome .

5. INTERESDUN PERTSONEN ESKUBIDEAK

Edozein pertsonak eskubidea du guk egiaztatzeko berari buruzko datu pertsonalak tratatzen ditugun ala ez. Bestalde, interesdun pertsonek honako eskubideak egikaritzea eskatu ahal izango diote Txinta Kooperatiba Elkarteari:

  • Sartzeko eskubidea: interesdunari baimena ematen dio ezagutzeko eta eskuratzeko berari buruzkoak diren eta enpresak tratatzen dituen datu pertsonak zeintzuk diren.
  • Zuzentzeko eskubidea: errakuntzak zuzendu, zehaztugabeak edo osagabeak diren datuak aldatzea ahalbidetzen du, tratamenduaren objektu den informazioa zehatza eta zuzena dela bermatzeko.
  • Ezabatzeko eskubidea: ezegokiak edo gehiegizkoak diren datuak deuseztatzea ahalbidetzen du.
  • Aurka egiteko eskubidea: interesdunak eskubidea du bere datu pertsonalak tratatuak ez izateko edo tratatuak izateari uzteko.
  • Tratamendua mugatzea: gordeko diren datu pertsonalen markatzea, etorkizuneko tratamendua mugatzeko. Kasu horretan soilik gorde egingo dira, erreklamazioen aurrean froga moduan.
  • Datuen eramangarritasuna: tratatzen diren datuak interesdunari helaraztea erraztea, hark eragozpenik gabe beste arduradun bati pasatu ahal izateko.
  • Erabaki indibidual automatizatuen objektu ez izateko eskubidea (profilak osatzea barne): eragina izango duen eta soilik tratamendu automatizatuan oinarritako erabakien objektu ez izateko eskubidea.

Goian adierazitako eskubideetako edozein egikaritu ahal izateko, interesdunak idatzia bidali beharko du “Datuen Babesa” erreferentziarekin, NANaren edo pasaportearen fotokopiak lagunduta, eta eskabidea zehaztuta, honako helbidera: Txinta Kooperatiba Elkartea, Done Bikendi kalea 2, 4. solairua 48001 Bilbo edo [email protected] helbidera mezua bidalita.

Interesdunak kontuan har beza, bere datu pertsonalen inguruko aldaketak eskatzekotan, balitekeela aldaketok berehala ez gauzatzea. Edozein kasutan, zure eskabidea jaso eta gehienez hilabeteko epean egingo ditugu izapideak.

6. GORDETZE ALDIA

Erabiltzaileak emandako datu pertsonalak, berauek jasotzeko zeuden helburuak betetzeko behar den denboran gordeko dira. Edozein kasutan, bere datu pertsonalak gorde ahal izango dira gerora, lege betekizun bat betetzeko, erreklamazioen formulazioa egiteko edo defentsarako behar den denboran. Era berean, baliteke hainbat datu artxibategi helburuekin gorde behar izatea, edo erabiltzaileak zuzenketa edo ezabatzea eskatu aurretik abiatu zuen edozein eginbide burutu ahal izateko. (adibidez, erosketa bat egin edo sustapen batean parte hartuz gero, ezin izango du datu pertsonalen zuzenketa edo ezabatzea eskatu erosketa edo promozio hori burutu baino lehen).

7. INFORMAZIO GEHIGARRIA

SARE SOZIALETAN EGINDAKO SUSTAPENAK

Sare sozialetako gure Orrialdeak 16 urtetik gorakoentzat dira, beraz, bertan parte hartu nahi duenak 16 urtetik gora izan behar du eta gure baldintza orokorrak eta pribatutasun politikak arretaz irakurri beharko ditu.

Txinta Kooperatiba Elkartea Gabriel Aresti Euskaltegiaren sare sozialetako profilen administrazioaren arduraduna da betiere Txinta Kooperatiba Elkarteak berak sortuak badira, sarrera galarazi ez zaion bitartean eta sare sozialaren funtzionamenduak berauek kudeatzea ahalbidetzen duen bitartean. Gabriel Aresti Euskaltegiaren sare sozialetako jarraitzaile bihurtzen denarentzat, dagokion zerbitzuak ezarritako baldintzen arabera arautuko da bere erabilera eta bere datu pertsonalen tratamendua. Sare sozialetan gure profil edo orrialdeen “lagun” edo “jarraitzaile” egiteak, kasuan kasuan sare horien erabilera arautzen duten politika eta baldintzak onartzea dakar.

Txinta Kooperatiba Elkarteak ez du bere gain ardurarik hartuko hirugarren batzuek sare sozialetan sor litzaketen profil ez ofizialengatik. Horregatik gomendatzen dugu beti gure webgunean adierazitako profilak eta kontuak jarraitzea soilik.

Txinta Kooperatiba Elkartea da Gabriel Aresti Euskaltegiaren sare sozialetako profilen bidez egingo den tratamenduaren arduraduna da. Sare sozialetako gure profilen “lagun” edo “jarraitzaile” egiten bazara, zure datuak tratatuak izango dira gure profil ofiziala egoki tratatzeko helburuarekin, zure iritziak edo/eta iruzkinak ezagutzeko eta Txinta Kooperatiba Elkarteak profil horien bidez sare sozialetan egingo dituen sustapen edo/eta ekitaldien berri emateko eta gonbidatzeko.

Orrialde horietan Gabriel Arestiren profila edo orrialdea jarraitzeari uzteko, zerbitzu horietako bakoitzaren baldintzetan adierazitako urratsak jarraitu beharko duzu. Hala ere, Txinta Kooperatiba Elkarteak eskubidea gordetzen du Gabriel Arestiren profil ofizialak sortu, editatu, aldatu eta/edo ezabatzeko, zuri aurretik horren berri eman gabe..

Gabriel Aresti euskaltegiaren webgune edo/eta Orrialde ofizialetan egiten den jarraitzaile edo lagunen datuekin egiten den tratamenduari buruzko edozein galdera egiteko, Txinta Kooperatiba Elkartearekin jar zaitezke harremanetan [email protected] helbidean.

SEGURTASUNA

Txinta Kooperatiba Elkarteak antolaketa eta teknika-irizpideetatik ganorazko neurri guztiak hartzeko konpromiso irmoa hartzen du, gure ardurapean diren datu pertsonalak babesteko eta horien izaera kontuan izanik, horien tratamenduak izan ditzakeen arriskuen aurrean segurtasun maila egokia izan dezaten. Tamalez, ezin dugu Internet bidezko datuen transmisioen eta datuen biltegiratze sistemen segurtasuna %100 bermatu.

ARAUDI APLIKAGARRIA

Txinta Kooperatiba elkarteak Europar Batasuneko (EB) 2016/679 Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, (DBEO) araudia aplikatuko du, baita datu pertsonalen gainean indarrean dagoen beste legedia ere.

Pribatutasun-politikaren bertsioa: 2018/06/20

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko