Zabalik dago HABE azterketak 2025eko lehen deialdian egiteko matrikula-epea, martxoaren 24tik 31ra

Martxoaren 24tik 31ra, zabalik dago B1, B2, C1 eta C2 mailetako HABE azterketak 2025eko lehen deialdian egiteko matrikula-epea, deialdi itxian zein irekian. Izen-ematea online egin beharko da, www.habe.euskadi.eus webgunean. Idazmen-probak maiatzaren 8tik 10era izango dira Durangon, eta mintzamen-probak, ekainaren 26tik 28ra B1 eta B2 mailetarako, eta uztailaren 3tik 5era C1 eta C2 mailetarako (lekua aurrerago zehaztuko da).

Deialdi itxian, hau da, euskaltegietako ikasleen deialdian, 2024ko eta 2025eko azterketaldi batean irakurmen-proba eta entzumen-proba gainditu dituen ikasleari trebetasun-proba horietako emaitzak gordeko zaizkio 2025eko deialdiko bi azterketaldietan, eta, horrenbestez, idazmen-proba eta mintzamen-proba bakarrik egin beharko ditu, betiere, matrikulatzeko eskubidea baldin badu azterketaldi horietan. Halaber, irakurmen- eta entzumen-probak ez ezik, idazmeneko proba ere gainditu badu, soilik mintzamen-proba egin beharko du dagokion azterketaldian. Kasu horietan, azterketariak bigarren aukerako matrikula egin eta ordaindu beharko du.

Deialdi irekia ere egongo da B1, B2, C1 eta C2 mailetan.

 

Recommended Posts

Start typing and press Enter to search