Gazteentzako barnetegi eta trinkoak prest 2025eko UDArako
Iazko arrakastaren ondoren, 2025ean berriro gazteentzako udako barnetegi eta trinkoak izango ditugu aurten. Uda honetan ekainean, uztailean eta abuztuko lehenengo hamabostaldian izango ditugu gazteentzako barnetegiak Bakaikun, B1A2-tik C1-era arteko mailetan, hainbat txandatan. Bilbon, gazteentzako 20 eguneko euskara ikastaro trinkoak izango dira, ekainean eta uztailean.
Aurten, berriro, aukera oso interesgarriak ditugu 15 eta 20 urte bitarteko gazteentzat C1 ikastaro eta barnetegiak ia-ia doan egiteko aukera baitute, HABEk diruz lagunduko dituelako, 20 euro soilik ordainduta. Aukera berezi hori baliatzeko, ikasleek gure bulegotik pasatu beharko dute matrikula egiteko.
Ikasleen gutxieneko maila Bakaikuko barnetegietan B1A2 izango da eta Bilboko ikastaro trinkoetan, A1.
Gazteentzako barnetegiak Bakaikun
(B1A2tik C1era)
- Ekainaren 9tik 21era
- Ekainaren 23tik uztailaren 5era
- Uztailaren 7tik 19ra
- Uztailaren 28tik abuztuaren 9ra
Barnetegi txanda bakoitzaren aurtengo salneurria 560 eurokoa da. Hala ere, C1 atera nahi duten gazteek (2007, 2008 eta 2009an jaiotakoek) soilik 300€ ordaindu beharko dute (20€ klaseengatik gehi 280 € mantenuagatik)
Gazteentzako trinkoak Bilbon
(A0A0tik C1era)
- Ekainaren 2tik 27ra
- Uztailaren 1etik 29ra
Bilboko trinkoetan, ikastaro bakoitzaren prezioa 280€ da, baina C1 atera nahi duten gazteek (2007, 2008 eta 2009an jaiotakoek) soilik 20 € ordaindu beharko dute klaseengatik, eta hasierako A1 mailakoek, 60 €.
Bestalde, txikienentzat eta GAZTEOLAren eskutik, haurrentzako udalekuak eta campusak Bilbon izango ditugu, baita euskara eskola udan Bilbon ere. Eta udan, gure guraso ikasleen artean familia kontziliazioa bultzatzeko, Gabriel Aresti euskaltegian matrikulatuta bazaude, 8.30-14.00 ordutegian (udako trinkoan), Gazteolako campusetako eta euskara eskoletako matrikulan %10eko deskontua izango dute zure haurrek.




