Barnetegiak 2026ko Aste Santuan Bakaikun eta Bilbon
2026ko Aste Santuan eta Pazko Astean helduentzako barnetegiak antolatu ditugu, Bakaikun eta Bilbon, oporretan ere euskaraz gozatzeko aukera izateko.
Bakaikun (Nafarroa), bost edo hamar eguneko txandak izango dira, apirilaren 1etik 6ra, 6tik 11ra edo 1etik 11ra. Era guztietako zerbitzuez ondo hornituta dagoen baserri eder batean egiten dira barnetegiak. Ohiko eskolez eta euskara bertatik bertara bizitzeaz gain, euskal kultura ezagutzeko eta ederto pasatzeko balio duten hainbat txango, bisitaldi gidatu eta jarduera egiten dituzte ikasleek, eta horri guztiari esker gehiago eta hobeto ikasten dute. Izan ere, eskolek eta proposatzen ditugun aukera guztiek hizkuntza modu naturalean egiteko eta ikasitako guztia barneratzeko balio dute.
Inguruetan bizi direnenek loa etxean egitea nahiago badute, aukera hori ere eskaintzen diegu. Barnetegi hauetarako gutxieneko maila B1 da.
Egitaraua
- Eskolak 8:30-14:00 eta 15:30-18:30 eskolak edota txangoak, tailerrak, bakarkako lana… (lehen txandan, lehen eskola apirilaren 2an izango da, eta bigarren txandan, apirilaren 7an).
- Sarrera, lehen txandan apirilaren 1ean 19:30ean izango da, eta bigarren txandan, apirilaren 6an 19:30ean. Irteera, lehen txandan apirilaren 6an bazkaldu aurretik izango da, eta bigarren txandan, apirilaren 11n bazkaldu aurretik.
- Klase-orduetan mintzamen kontrolatua egingo da. Eskola-orduetatik kanpo, mintzamen librea. Egunero, hainbat gai jorratuko dira gela barruan zein kanpoko dinamiketan.
- Txanda bakoitzean bi idazlan egingo ditugu gehienez.
Ohar garrantzitsuak
- Joan-etorria: nork bere kabuz egingo du.
- Janaria: eskaera berezirik edukiz gero, jakinarazi joan aurretik. Bestela, ezingo da aintzat hartu.
- Gaueko 00:00etatik aurrera erabateko isiltasuna eskatuko da baserrian.
- Euskaltegiaren programazioari jarraituko zaio.
Bilbon, boste eguneko barnetegiak izango dira, apirilaren 7tik 11ra, biak barne. Egunean zehar Bakaikukoaren ezaugarri berberak dituzten txandak dira, loa izan ezik, nork bere etxean edo bere kabuz ostatua bilatu beharko baitu Bilbon lo egiteko lekua. Gainerakoan eskolak goizez Gabriel Aresti euskaltegian, bazkaria eta, egunero, hirian txangoak eta aisialdi eta kultura ekintzak antolatuko dira.
Zalantzarik izanez gero edota izena emateko, jo gure bulegora (Done Bikendi 2, 4. solairua 48001 Bilbo). Online ere eman dezakezu izena, hemen.





