
Euskara zerotik ikasteko hastapeneko A1 mailako ikastalde berria azaroaren 3tik aurrera, matrikula zabalik!
Hasi da 2025-2026 ikasturtea, baina hainbat lagunek adierazi digute azken egunotan hastapeneko A1 mailan izena emateko asmoa. Horregatik, zero mailako talde berri bat sortuko da, azaroaren 3an hasiko dena. Astelehenetik ostegunera, izango dira 2,5 ordu egunero, arratsaldez, 17:30-20:00 ordutegian. Oso ordutegi aproposa da goizean ikasi edo lanean dabiltzanentzat eta ostiralak libre izan nahi dituztenentzat. Gainera, A1 mailan estreinakoz izena ematen dutenei inoiz baino merkeago aterako zaie ikasturte osoa (azaroaren 3tik ekainaren 25era): 800 € barik 178,50 € kostatuko zaie matrikula, HABEren dirulaguntza berriarekin. Egunotan izena emateko aukera dago, beraz, ez galdu aukera!
Informazio gehiago jaso nahi baduzu, etorri gure bulegora edo deitu telefonoz 944237591 zenbakira.