
HABE azterketak 2025eko bigarren deialdian egiteko matrikula-epea, zabalik irailaren 8tik 14ra
Irailaren 8tik 14ra arte egongo da zabalik B1, B2, C1 eta C2 mailako HABE azterketak 2025eko bigarren deialdian egiteko matrikula-epea euskaltegietako ikasleen deialdi itxirako, baita deialdi ireki eta HOBE deialdietarako ere. Idazmen-proba urriaren 2tik 4ra izango da.
Izen-ematea HABEren webgunetik bideratuko da, hemen:
Hasi saioa* > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [hautatu deialdia eta maila] > Matrikula egin/ikusi
Informazio guztia, HABEren webgunean.
Recommended Posts