LANBIDEk eta HABEk hitzarmen bat sinatu dute euskara ikasten laguntzeko

LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta HABEk akordio bat sinatu dute LANBIDEk programatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten eta parte hartu duten langile langabeei eta landunei zuzendutako hizkuntza-gaikuntzako euskarazko jarduerak egiteko. Interesatuek LANBIDEn eskabideak aurkezteko epea 2021eko uztailaren 15ean hasi eta 2021eko irailaren 24an amaituko da. Ikastaroak aurrez aurrekoak izango dira, eta gehienez 350 orduko iraupena izango dute. Matrikula orria Nire Lanbidenetetik jaitsi ahal izango da eta euskaltegian tramitatu beharko da irailaren 15etik 30era bitartean. Informazio guztia, helbide honetan.

 

Azken albisteak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko