Barnetegiak 2025eko Aste Santuan Bakaikun eta Bilbon
2025eko Aste Santuan eta Pazko Astean helduentzako barnetegiak antolatu ditugu, Bakaikun eta Bilbon, oporretan ere euskaraz gozatzeko aukera izateko.
Bakaikun (Nafarroa), era guztietako zerbitzuez ondo hornituta dagoen baserri eder batean egiten dira barnetegiak. Ohiko eskolez eta euskara bertatik bertara bizitzeaz gain, euskal kultura ezagutzeko eta ederto pasatzeko balio duten hainbat txango, bisitaldi gidatu eta jarduera egiten dituzte ikasleek, eta horri guztiari esker gehiago eta hobeto ikasten dute. Izan ere, eskolek eta proposatzen ditugun aukera guztiek hizkuntza modu naturalean egiteko eta ikasitako guztia barneratzeko balio dute.
Inguruetan bizi direnenek loa etxean egitea nahiago badute, aukera hori ere eskaintzen diegu. Barnetegi hauetarako gutxieneko maila B1 da.
Egitaraua
- Eskolak 8:30-14:00 eta 15:30-18:30 eskolak edota txangoak, tailerrak, bakarkako lana… (lehen txandan, lehen eskola apirilaren 17an izango da, eta bigarren txandan, apirilaren 22an).
- Sarrera, lehen txandan apirilaren 16an 19:30ean izango da, eta bigarren txandan, apirilaren 21ean 19:30ean. Irteera, lehen txandan apirilaren 21ean bazkaldu aurretik izango da, eta bigarren txandan, apirilaren 26an bazkaldu aurretik.
- Klase-orduetan mintzamen kontrolatua egingo da. Eskola-orduetatik kanpo, mintzamen librea. Egunero, hainbat gai jorratuko dira gela barruan zein kanpoko dinamiketan.
- Txanda bakoitzean bi idazlan egingo ditugu gehienez.
Ohar garrantzitsuak
- Joan-etorria: nork bere kabuz egingo du.
- Janaria: eskaera berezirik edukiz gero, jakinarazi joan aurretik. Bestela, ezingo da aintzat hartu.
- Gaueko 00:00etatik aurrera erabateko isiltasuna eskatuko da baserrian.
- Euskaltegiaren programazioari jarraituko zaio.
Zalantzarik izanez gero edota izena emateko, jo gure bulegora (Done Bikendi 2, 4. solairua 48001 Bilbo). Online ere eman dezakezu izena, hemen.
2025eko Aste Santuan eta Pazko Astean helduentzako barnetegiak antolatu ditugu, Bakaikun eta Bilbon, oporretan ere euskaraz gozatzeko aukera izateko.
Bakaikun (Nafarroa), era guztietako zerbitzuez ondo hornituta dagoen baserri eder batean egiten dira barnetegiak. Ohiko eskolez eta euskara bertatik bertara bizitzeaz gain, euskal kultura ezagutzeko eta ederto pasatzeko balio duten hainbat txango, bisitaldi gidatu eta jarduera egiten dituzte ikasleek, eta horri guztiari esker gehiago eta hobeto ikasten dute. Izan ere, eskolek eta proposatzen ditugun aukera guztiek hizkuntza modu naturalean egiteko eta ikasitako guztia barneratzeko balio dute.
Inguruetan bizi direnenek loa etxean egitea nahiago badute, aukera hori ere eskaintzen diegu. Barnetegi hauetarako gutxieneko maila B1 da.
Ohar garrantzitsuak
- Joan-etorria: nork bere kabuz egingo du.
- Janaria: eskaera berezirik edukiz gero, jakinarazi joan aurretik. Bestela, ezingo da aintzat hartu.
- Gaueko 00:00etatik aurrera erabateko isiltasuna eskatuko da baserrian.
- Euskaltegiaren programazioari jarraituko zaio.
Zalantzarik izanez gero edota izena emateko, jo gure bulegora (Done Bikendi 2, 4. solairua 48001 Bilbo). Online ere eman dezakezu izena, hemen.
Bilbon, Bakaikuko barnetegien ezaugarri gehienak dituzte Bilbokoek, hau da, eskolak eta kultura eta ingurua ezagutzeko eta hizkuntza ikasten jarraitzeko jarduerak, baina gaua nork bere etxean igaroz. Bazkaria barne dago, eta Gabriel Aresti euskaltegiarren inguruko jatetxe batean egingo da egunero.
Barnetegirako gutxieneko maila B1 da.
Egitaraua
- Eskolak 8:30-14:00 eta 15:30-18:30 (azken eguna, 14:00 arte)
- Klase-orduetan mintzamen kontrolatua zein librea egingo da.
- Barnetegian bi idazlan egingo ditugu gehienez.
Ohar garrantzitsuak
- Janaria: eskaera berezirik edukiz gero, jakinarazi joan aurretik. Bestela, ezin izango da aintzat hartu.
- Puntualtasuna oso beharrezkoa da.