Zabalik dago Bilboko Udalak euskara ikasteko eskaintzen duen dirulaguntza eskatzeko epea, ekainaren 4ra arte
Bilboko Udalak argitaratu du 2019ko euskara ikasteko dirulaguntzaren deialdia. Izena emateko epea maiatzaren 20tik ekainaren 4ra izango da. Dirulaguntza talde hauek eskatu ahalko dute:
- 2005. urtean edo ondorengo urteetan jaiotako umeen guraso eta legezko tutoreek
- Haur eta gazteen aisialdiko begiraleek eta haur eta gazteen kiroleko begirale eta entrenatzaile lanetan ari direnek
- Euren diru-sarrerak deialdian ezarritako mugak ganditzen ez dituzten pertsonek
Deialdiari buruzko informazio eta dokumentazio guztia hemen dago eskuragarri: www.bilbao.eus/euskara_dirulaguntza
Eskariak Udalaren webgunearen bitartez, hemen, edo udal erregistroan egin daitezke.
Gomendatutako informazioak