Barnetegiak 2024ko Aste Santuan Bakaikun eta Bilbon

Bakaikun

2024ko Aste Santuan eta Pazko astean hauek dira aukerak eta prezioak Bakaikun (loa, klaseak, jarduerak eta pentsio osoa barne):

  • Martxoaren 27tik (19:30) apirilaren 6ra: 565€
  • Martxoaren 27tik (19:30) apirilaren 1era: 330€
  • Apirilaren 1etik (19:30) 6ra: 330€

2024ko Aste Santuan eta Pazko Astean barnetegiak antolatu ditugu, Bakaikun eta Bilbon, oporretan ere euskaraz gozatzeko aukera izateko.

Bakaikun, (Nafarroa), era guztietako zerbitzuez ondo hornituta dagoen baserri eder batean. Ohiko eskolez eta euskara bertatik bertara bizitzeaz gain, euskal kultura ezagutzeko eta ederto pasatzeko balio duten hainbat txango, bisitaldi gidatu eta jarduera egiten dituzte ikasleek, eta horri guztiari esker gehiago eta hobeto ikasten dute. Izan ere, eskolek eta proposatzen ditugun aukera guztiek hizkuntza modu naturalean egiteko eta ikasitako guztia barneratzeko balio dute.

Inguruetan bizi direnenek loa etxean egitea nahiago badute, aukera hori ere eskaintzen diegu. Barnetegi hauetarako gutxieneko maila B1 da.

Egitaraua

  • Eskolak 8:30-14:00 eta 15:30-18:30 eskolak edota txangoak, tailerrak, bakarkako lana… (apirilaren 5ean eta 10ean sarrera arratsaldeko 19:30ean, eta azken egunean bazkaldu ostera arte)
  • Klase-orduetan mintzamen kontrolatua egingo da. Eskola-orduetatik kanpo, mintzamen librea. Egunero, hainbat gai jorratuko dira gela barruan zein kanpoko dinamiketan.
  • Txanda bakoitzean bi idazlan egingo ditugu gehienez.

Ohar garrantzitsuak

  • Joan-etorria: nork bere kabuz egingo du.
  • Janaria: eskaera berezirik edukiz gero, jakinarazi joan aurretik. Bestela, ezingo da aintzat hartu.
  • Gaueko 00:00etatik aurrera erabateko isiltasuna eskatuko da baserrian.
  • Euskaltegiaren programazioari jarraituko zaio.

Zalantzarik izanez gero edota izena emateko, jo gure bulegora (Done Bikendi 2, 4. solairua 48001 Bilbo). Online ere eman dezakezu izena, hemen.

aste santuko barnetegiak

Bilbon

Hauek dira 2024ko Pazko Asteko egunak eta prezioa:

  • Apirilaren 2tik 6ra: 255€

Bilbon, Bakaikuko barnetegien ezaugarri gehienak dituzte Bilbokoek, hau da, eskolak eta kultura eta ingurua ezagutzeko eta hizkuntza ikasten jarraitzeko jarduerak, baina gaua nork bere etxean igaroz. Bazkaria barne dago, eta Gabriel Aresti euskaltegiarren inguruko jatetxe batean egingo da egunero.

Barnetegirako gutxieneko maila B1 da.

Egitaraua

  • Eskolak 8:30-14:00 eta 15:30-18:30 (azken eguna, 14:00 arte)
  • Klase-orduetan mintzamen kontrolatua zein librea egingo da.
  • Barnetegian bi idazlan egingo ditugu gehienez.

Ohar garrantzitsuak

  • Janaria: eskaera berezirik edukiz gero, jakinarazi joan aurretik. Bestela, ezin izango da aintzat hartu.
  • Puntualtasuna oso beharrezkoa da.
  • Euskaltegiaren programazioari jarraituko zaio.

Zalantzarik izanez gero edota izena emateko, jo gure bulegora (Done Bikendi 2, 4. solairua 48001 Bilbo). Online ere eman dezakezu izena, hemen.

Azken albisteak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko

ikasten