Gazteentzako barnetegi eta trinko aukera berriak prest 2024ko UDArako
UDAko euskara ikastaroetan izena emateko prestatzen ari direnentzat albiste interesgarriak ditugu, izan ere, gazteentzako udako barnetegi eta trinkoak ez ezik, aukera oso interesgarriak sortu dira 15 eta 20 urte bitarteko gazteentzat C1 ikastaro eta barnetegiak ia-ia doan egiteko aukera baitute, HABEk diruz lagunduko baititu. 20 euro soilik ordainduta. Aukera berezi hori baliatzeko, ikasleek gure bulegotik pasatu beharko dute matrikula egiteko.
Uda honetan ekainean, uztailean eta abuztuko lehenengo hamabostaldian izango ditugu gazteentzako barnetegiak Bakaikun, B1A2-etik C1era, hainbat txandatan. Bilbon, gazteentzako 20 eguneko euskara ikastaro trinkoak izango dira, ekainean eta uztailean.
Bestalde, txikienentzat eta GAZTEOLAren eskutik, haurrentzako udalekuak eta campusak Bilbon izango ditugu, baita euskara eskola udan Bilbon ere. Eta udan gure guraso ikasleen artean familia kontziliazioa bultzatzeko, Gabriel Aresti euskaltegian matrikulatuta bazaude, 8.30-14.00 ordutegian (udako trinkoan), Gazteolako campusetako eta euskara eskoletako matrikulan %10eko deskontua izango dute zure haurrek.