Hizkuntza bat ikasten segidan eta modu trinkoan zenbat eta ordu gehiago eman, orduan eta arinago eta hobeto ikasten dugu. Horregatik, 5 orduko ikastaro trinkoak aukera ezin hobea dira euskara ikasteko:

  • Abiada hartu eta epe motzean aurrerapen handiena egiten lagunduko dizu.
  • Emaitza bikainak lortuko dituzu. Izan ere, epe motzeko prozesua izaten da eta ez du nekerako biderik ematen. Epe laburrean emaitza onak lortu dituzun sentsazioa izango duzu eta hori onuragarria da prozesurako.
  • Ikastaldeak lagunarte bihurtzen dira, elkar ezagutzarako aukera handiak daude, eta euskaraz modu naturalean egiteko abagunea da, batez ere euskaraz egiteko aukera gutxi edo bat ere ez daukagunean.
  • Irakasle-tutorea zure ondoan izango duzu uneoro eta oso ondo ezagutuko zaitu.
  • Euskaltegiak eskura jartzen dizkizun zerbitzu guztiak baliatu ahal izango dituzu: kultur programazioa, jaiak, irratia… Jarduera horiek guztiek zure ikaste prozesua osatzen lagunduko dizute.

Udan, 16-20 urte bitarteko gazteentzat, hilabeteko ikastaroak eskainiko ditugu, 8:30etik 14:00etara goizez, edo 15:30etik 21:00etara arratsaldez.

2024

5 ordu

Ekaina

  • 3tik 28ra (20 egun)

Uztaila

  • 1etik 30era (20 egun)

Ordutegiak

8:30 – 14:00
edo
15:30 – 21:00

Prezioa

275€

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko

ikasgelaordenagailua_autoikaskuntza